Hasi da Frantziako zinema beltzaren zikloa

Ane Olaizola 2010eko azaroaren 12a

Azkoitiko Zinetogram zine klubak, Ziklo Polar Frantziako zinema beltzaren zikloa antolatu du, eta herrialde horretako zenbait zinemagileen film klasikoak ikusteko aukera izango da Matadeixen.

Joan zen asteazkenean izan zen lehenengo emanaldia. Jaques B...

Azkoitiko Zinetogram zine klubak, Ziklo Polar Frantziako zinema beltzaren zikloa antolatu du, eta herrialde horretako zenbait zinemagileen film klasikoak ikusteko aukera izango da Matadeixen.

Joan zen asteazkenean izan zen lehenengo emanaldia. Jaques Becquer zinemagile klasikoak 1954. urtean zuzendu zuen Touchez pas au grisbi filma eman zuten orduan.

Datorren emanaldia, berriz, igandean, hilaren 14ean, izango da. 21:00etan, Jean Delannoy zuzendariaren Maigret tend un piège (1958) filma izango da ikusgai.

Hurrengo astean Claude Sautetek eta Joseph Loseyk 60ko eta 70eko hamarkadetan zuzendutako filmak eskainiko dituzte Matadeixen.

Kartela deskargatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide