Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko Lehiakortasun Plana aurkeztu du. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailek eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak elkarlanean sustatu duten proeiktua da eta Urola Kostako Udal Elkarteari emandako diru-laguntzarekin Lehiakortasun Plana diseinatu du eskualdeko erakundeak.
Lehiakortasu Planaren helburuak
Udal elkarteko ordezkarien iritziz, "enpresa txikien lehiakortasuna hobetu ahal izateko, eskualdeko motore diren enpresen, erakundeen eta eskualdeko ekonomia, gizarte eta hezkuntza arloko eragileen laguntza ezinbestekoa da". Horregatik udal elkarteak eskualdeko motore diren enpresekin lan-egitasmoa batertu bat sortu nahi du, "hornigaien katearen lehiakortasuna bermatzen duten lan ildoak zehaztu ahal izateko". Horretaz gain, eskualdeko ekonomia, gizarte eta erakunde arloko eragileekin elkarlanean aritu nahi dugu, enpresei eskaintzen dizkieten zerbitzuen balio erantsiari buruz gogoeta egiteko. Bestalde, eskualdeko hezkuntza arloko eragileekin lan egin nahi dute, "epe ertain eta luzean enpresen izan ditzazketen trebakuntza beharrak bermatuko dituen hezkuntza eskaintza egokia lortzeko".
Lehiakortasun Planaren inguruko xehetasun gehiago nahi dutenek
Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean dute hori lortzeko aukera.