Artzapek Irrien Lagunak Klubeko opari-sorta zozkatuko du gaur eta bihar

Aiora LarraƱaga Solabarrieta 2010ko aza. 12a, 11:03

Artzapek 17:00etatik 19:00etara postua jarriko du herriko plazan, gaur, eta 11:00etatik 13:00etara bihar. Bertan elastikoak eta Irrien Lagunak Klubeko opari-sortaren zozketan parte hartzeko txartelak salduko dituzte. Opari-sortak Pirritx, Porrotx eta ...

Artzapek 17:00etatik 19:00etara postua jarriko du herriko plazan, gaur, eta 11:00etatik 13:00etara bihar. Bertan elastikoak eta Irrien Lagunak Klubeko opari-sortaren zozketan parte hartzeko txartelak salduko dituzte. Opari-sortak Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen dvd-a, maletatxoa, karpeta eta margoak ditu. Txartelak euro batean eta bi eurotan jarriko dituzte salgai Artzaperen postuan.

Irrien Lagunak Kluba
Irrien Lagunak Kluba Katxiporreta pailazo taldeak, Berriak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean sortu duten proiektua da. Antolatzaileen esanetan “ikuspegi hezitzailea izango du Irrien Lagunak Klubak. Euskara eta irria oinarri hartuta, haurrak, gurasoak eta hezitzaileak bildu nahi ditu”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide