Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandetik azaroa amaiera arte Orioko gaztetxean biltzen direnek tokitik mugitu ere egin gabe munduan barrena bidaiatzeko aukera izango dute. Mozambike eta Zimbabwe herrialdeak, Peruko Andeak eta Maldivak ezagutuko dituzte ikusleek, Orioko hiru lagun talderen eskutik.
Igandean, 19:00etan, Mozambike eta Zimbabwe bizikletaz argazki emanaldia izango da.
Azaroaren 21ean, igandean, 19:30ean, Peruko Andeetan mendiz mendi saioa emango dute. Eta azaroaren 26an, ostiralean, berrriz, Surfean Maldivasetan izeneko proiekzioa eskainiko dute 22:30etan.