Abian da Mintzalagun programa

Urola Kostako Hitza 2010eko azaroaren 12a

Atzo hasi zuen Azkoitiko Mintzalagun egitasmoak ikasturtea. Herrian lehenengo aldiz jarri dute martxan euskaraz ikasteko programa, eta hilabeteko kanpainaren ostean, atzo aurkeztu zituzten bertan parte hartuko duten taldeak.

Momentuz, euskaldun zahar n...

Atzo hasi zuen Azkoitiko Mintzalagun egitasmoak ikasturtea. Herrian lehenengo aldiz jarri dute martxan euskaraz ikasteko programa, eta hilabeteko kanpainaren ostean, atzo aurkeztu zituzten bertan parte hartuko duten taldeak. Momentuz, euskaldun zahar nahiz berriez osatutako bederatzi taldek hartuko dute parte Mintzalagun programan. Mintzalagunak, astean behin elkartuko dira, euskaraz hitz egiteko asmoarekin, egitasmoaren helburua euskaraz hitz egiteko ohitura hartzea baita. Antolatzaileek kanpaina amaitu badute ere, egitasmoan parte hartu nahi duenak ikasturte osoan zehar eman dezake izena,  943 15 10 89 edota 943 85 70 71 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide