Azpijo eta Xela taldeak lehiatuko dira Bertso Parrandako bigarren saioan

Ane Olaizola 2010eko azaroaren 11

Bertso-Parrandako bigarren saioan Azpijo eta Xela taldeek bertsoa eta parranda uztartuko dute bihar, Azkoitiko Etxe-Aitz tabernan. Josu Azpillagak, Jokin Sudupe Pio eta Joxin Iriartek osatzen duten Azpijo taldea eta Josu Oizarzabal Xenpelar, Leire Ost...

Bertso-Parrandako bigarren saioan Azpijo eta Xela taldeek bertsoa eta parranda uztartuko dute bihar, Azkoitiko Etxe-Aitz tabernan. Josu Azpillagak, Jokin Sudupe Pio eta Joxin Iriartek osatzen duten Azpijo taldea eta Josu Oizarzabal Xenpelar, Leire Ostolaza eta Arkaitz Zelaiak osatzen duten Xela taldeak jandungo dute bertsoen bidez parranda sortzen.
Joan zen astean ekin zioten txapelketari; Azpeitiko Orkatz tabernan izan zen saioa, eta MAN taldea sailkatu zen hurrengo faserako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide