Azaroa Musikaz Blai gozatu nahi dute getariarrek. Getariako Udalak hainbat musika emanaldi antolatu du hilabete honetarako, eta lehena Garikoitz Mendizabalen eta Xabier Zabalaren Birtuismoa eta sentimenduak, txistuaz bat eginik. Betikoa eta betirako kontzertua izango da. Saioa larunbatean izango da, Salbatore Deunaren parrokian 20:00etatik aurrera.
Garikoitz Mendizabalek eta Xabier Zabalak azaldu dutenez, “erritmo, doinu eta emozioen bilduma honetan, txistuaren bilakaera mugatu duen tradizio horretatik abiatuta, gaurkotasun kutsua eman nahi izan diogu. Beraz, betiko txistua eta bide berriak proposatzen dizkizuegu”.
