Zarautz Zero Zabor taldeak pertsonaia berria sortu du

Zarauzko Hitza 2010eko azaroaren 11

Zarautz Zero Zabor taldeak kide berria du: ZZ pertsonaia. Zaborraren eta hondakinen gaia landuko du kide berezi horrek, baina umoreaz baliatuz; izan ere, «gaia seriogi hartzen» dela dio. Aurrerantzean kalean arituko da ZZ, herritarrei erraustegi...



Zarautz Zero Zabor taldeak kide berria du: ZZ pertsonaia. Zaborraren eta hondakinen gaia landuko du kide berezi horrek, baina umoreaz baliatuz; izan ere, «gaia seriogi hartzen» dela dio. Aurrerantzean kalean arituko da ZZ, herritarrei erraustegiaren eta hondakinen kudeaketaren inguruko iritziak jasotzeko. Horretaz gain, ekitaldi berezietan ere parte hartuko du. Igandean, esaterako, ikuskizun batean izango da «erreportari xelebrea».

Ekitaldia, igandean
Ekitaldia Zubieta auzoan, Donostian, izango da. Eguerdi aldera Lady Gaga New Yorkeko (AEB) abeslariaren kantu baten parodia egingo du, hainbat lagunekin batera. Bertan izango dira Zarauzko Montetxio Abesbatza, Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrieta eta baita Euskadiko Kantu Txapelketako irabazle Ioritz Aizpitarte ere. Herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu ditu ZZak, «ongi pasatzeko aukera izango baitute».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide