Hondakin organikoa gaika biltzen ikasteko saioak antolatu dituzte astelehen eta astearterako

Getariako Hitza 2010eko azaroaren 11

Pasa den ekainean Urola Kostako Udal Elkarteak Aia, Getaria, Orio, Zumaia eta Zarautzen hondakin organikoa gaika biltzeko edukiontzi marroiak jarri zituen eta parte hartu nahi zuten herritarrek ekimenean izena eman zuten. Getarian denera 242 etxetan bi...

Pasa den ekainean Urola Kostako Udal Elkarteak Aia, Getaria, Orio, Zumaia eta Zarautzen hondakin organikoa gaika biltzeko edukiontzi marroiak jarri zituen eta parte hartu nahi zuten herritarrek ekimenean izena eman zuten. Getarian denera 242 etxetan biltzen da hondakin organikoa konposta egiteko eta egitasmoa abiatu zenetik herritar ugarik ekimenarekin bat egiteko asmoa erakutsi dute. Hori dela-eta Urola Kostako Udal Elkarteak informazio tailerrak antolatu ditu herritarrek hondakin organikoa gaika biltzen ikasi dezaten. Ikastaroak datorren astelehen eta astearterako antolatu dituzte Getariako Gaztelekuan.

Ikastaroa egitea ezinbestekoa
Asteleheneko eta astearteko ikastaroetan herritarrek eta ekoizle handiek parte hartu dezakete; zerbitzu eta establezimendu horiek baitira hondakin organiko kopuru handiena sortzen dutenak. Ikastaroak ordu erdi ingurukoak izango dira eta bertan hezitzaile batek hondakin organikoa biltzeko argibideak emango dizkie bertaratzen diren herritarrei; gainera kaleko edukiontzi marroiko giltza, etxeko edukiontzi txikia eta urte beterako poltsa biodegradagarriak ere jasoko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide