Zarauzko Aralarrek ez du Biktimen Memoriaren Eguneko testua sinatu. «Memoria eguna hasieratik hankamotz jaio zen ekimena da. Ez gatoz bat Terrorismoaren Biktimen Zuzendaritzak esaten duenarekin, biktima guztiak errekonozitzeko bidea oraindik itxi gabe edo bukatu gabe baitago» adierazi dute ordezkariek.
Era berean, ekimena «alderdikoia» dela diote. Aralarrek Estatuak egindako «giza eskubideen urraketa larriak pairatu» dituzten biktimeei ere memoria eskubidea errekonozitzeko eskaera egin zuen. «Udalean eskaera onartu bazen ere, biktimen parte bat bakarrik hartzen dute aintzat» azaldu dute: «Hori onartezina da». Hori dela eta, alderdiak «minaren aurrean ez dela axolagabe» geratuko nabarmendu du: «Aitortza biktima guztientzat izan behar du».