Larunbatean, hilaren 13an, Dantza Jaialdia egingo dute Sahatsa, Eguzkitan eta Bizkargi musika eskolako dantza taldeek. Haitiren aldeko emanaldia izango da. Beraz, AzkoitiaH Azkoitiko Haitiren aldeko elkarteak Baztartxo antzokiaren sarreran kutxa jarriko du, eta bildutako dirua herrialde horretara bidaliko dute. 18:00etan izango da dantza saioa, Baztartxo antzokian.