Igande honetan, azaroak 14an Behobia – Donostia lasterketa izango da et. Bertan parte hartzera autobusean joan nahi dutenek izena eman dezakete Kiroldegian bihar artean, oraindik autobusean lekua baitago. Zalantzan daudenak animatu nahi ditu Zestoako Atletismo taldeak. Autobusa 8:15ean irtengo da Zestoako gurutzetik eta autobusean bertan ordainduko da. Bertan adieraziko zaie parte-hartzaileei autobusak egingo duen ibilbidea.