1960ko azaroaren 15ean olatu batek zazpi gazte eraman zituen Zumaiako barran. Bakarrak salbatu zuen bizitza. Egun hartan gertatutakoaren kronika egiteko eskatu diegu tragedia gertu-gertutik bizi izan zuten bost laguni: Jesus Mari Arano eta Augusto Egaña barran ziren beste zazpi lagunekin, baina olatutik babestea lortu zuten; Rudi Holkek bere bizia jarri zuen arriskuan Jose Maria Domingo Regalado uretatik ateratzeko; Javier Carballok eta Victor Zubizarretak oso gertutik bizi izan zuten guztia. [Erreportajea osorik, azaroko Baleike aldizkarian; bihartik aurrera, ohiko salmenta guneetan]
