Aralarrek ‘Motxo’-ren istripuak biotopoan izan dituen eraginak azal ditzala eskatu dio Landa Garapeneko diputatu Rafa Uribarriri

Zarauzko Hitza 2010eko azaroaren 10a

Patxi Aierbe Aralarren batzarkideak Landa Garapeneko diputatu Rafa Uribarrik agerraldia egin dezan eskatu du pasa den ostegunean izandako Motxo ontziaren  istripuak Zumaia eta Deba arteko biotopoan eragin dituen kalteak Gipuzkoako Batzar Nagusien aurr...

Patxi Aierbe Aralarren batzarkideak Landa Garapeneko diputatu Rafa Uribarrik agerraldia egin dezan eskatu du pasa den ostegunean izandako Motxo ontziaren  istripuak Zumaia eta Deba arteko biotopoan eragin dituen kalteak Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean azal ditzan.

Aierberen arabera, gasoil isuriaren larritasunari  “hondoa jotako arrantzontziaren eta azken egunotako ekaitzaren baturak eragindako ondorioak gehitu behar zaizkio, bi horien uztarketak hasieran aurrikusitako kalteak baino handiagoak eragin ditzake”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide