Odietan egiten ari diren etxe berrien artean 13 salmenta librekoak dira eta horiek merkatura ateratzea erabaki du Udalak Zumaia Lantzenen bitartez, trasteleku eta lokalekin batera. 232.000 euro balio du merkeenak (60,17m2) eta 287.500 euro garestienak (78,48m2). Abenduaren 13ra arte egin daiteke eskaera.