Azken egunetako eguraldi eta itsaso txarra direla-eta Getaria eta Zarautz arteko N-634 errepideak itxita izan da, baina dagoeneko ireki dutela azaldu dute Herrizaingo Sailetik.
Azken egunetako denboraleak kalte larriak eragin ditu Zarautz eta Getaria arteko errepidean; besteak beste, oinezkoen zatian hogei metro baranda eta hamabost metro zoru eraman ditu itsasoak. Zati horretan oinezkoek errepidera egin behar dute salto, beraz. Segurtasun zerbitzuek ohartarazi dute arriskutsua izan daitekeela bertatik ibiltzea, eta aukera hori ekiditeko eskatu dute.