Nazioarteko XVIII. Argazki Mostrak bost argazkilariren lanak jasoko ditu Torre Luzean

Zarauzko Hitza 2010eko azaroaren 10a

Zarauzko Argazkilari Elkarteak Nazioarteko XVIII. Argazki Mostra irekiko du etzi arratsaldean, 20:00etan, Torre Luzeako aretoan. Bost argazkilariren seina argazki izango dira ikusgai bertan: Beatriz Moreno madrildarra, Isabel Casellas bartzelonarra, Ra...

Zarauzko Argazkilari Elkarteak Nazioarteko XVIII. Argazki Mostra irekiko du etzi arratsaldean, 20:00etan, Torre Luzeako aretoan. Bost argazkilariren seina argazki izango dira ikusgai bertan: Beatriz Moreno madrildarra, Isabel Casellas bartzelonarra, Raul Villalva argentinarra, Vicente Cervera Casino valentziarra eta Jose Agustin GurrutxaJose Agustin Gurrutxagaren argazkiaga bergararraren lanak, hain zuzen ere. Paisaia, erretratuak… denetariko argazkiak ikusi ahal izango dira mostran. Normalean, ez zaie gairik jartzen eta bakoitzak bere joerako irudiak ekartzen ditu. «Argazkilari ezberdinak dira eta bakoitzak proposamen ezberdina egiten du. Eredu hori jarraituz, aniztasuna eskaintzen saiatzen gara aldioro», azaldu du Zarauzko Argazkilari Elkarteko kide Txema Fernandezek. Erakusketa abenduaren 12a bitartean bisitatu ahal izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide