Azkoitia eta Urretxu arteko ibilbidea Eptisa-Cinsa enpresak eraberrituko du

Ane Olaizola 2010eko azaroaren 10a

Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidearen ibilbidea Eptisa-Cinsa enpresak eraberrituko duela esleitu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.200.000 euroko inbertsioa du lan horiek egiteko, eta hamar hilabetetan gauzatuko dutela aurreikusi dute....

Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidearen ibilbidea Eptisa-Cinsa enpresak eraberrituko duela esleitu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.200.000 euroko inbertsioa du lan horiek egiteko, eta hamar hilabetetan gauzatuko dutela aurreikusi dute.

13 kilometroko luzera duen ibilbidean zortzi tunel, hiru biribilgune, Urola ibaia zeharkatuko duten beste zortzi zubi eta Aizpurutxo auzoan sahiesbidea egiteko asmoa dute. Eraberritze lanak “Azkoitiak komunikazio hobea” izateko asmoz egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide