Hainbat herritarrek babesa agertu diete Permachi, Otegiri eta Alvarezi

Zarauzko Hitza 2010eko azaroaren 10a

Bihar eta etzi egingo da haien aurkako epaiketa; bihar manifestazioa izango da «eskubide zibilen alde» Joseba Permach, Arnaldo Otegi eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideen aurkako epaiketa hasiko dute bihar Espainiako Auzitegi Nazionalean. Horren aurrean, hainbat herritarrek babesa agertu zieten atzo egindako agerraldian. Era berean, epaiketaren aurrean duten iritzia plazaratu zuten. Ezker abertzaleko hautetsi Irati Altzibarrek epaiketak 2004ko azaroaren 14an duela abiapuntua azaldu zuen: «Igande arratsalde hartan, 15.000 lagunen aurrean proposamen bat plazaratu zuen ezker abertzaleak Donostian, Arnaldo Otegiren eskutik». Anoetako proposamena deritzona zen honakoa eta bere funtsa «Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari irtenbide politikoa eta osoa ematean datza». «Metodologia erabilgarria» zuela-eta, Loiolako negoziazio prozesuan ere erabili zutela nabarmendu zuen. Hori dela eta, «Espainiak Euskal Herriarekin bizi duen gatazka politikoaren amaierari beldurra» diola argi uzten duela gehitu zuen Altzibarrek: «Beldurra dauka; izan ere, Espainiako gobernua oso eroso dago bake proposamenei epaiketekin, atxiloketekin, torturekin eta espetxe zigorrekin erantzunez». Ildo horretatik, «ahulezia» agerian utzi duela zioen: «Hau da, Euskal Herriarentzat proposamenik ez izatearena». «Aldaketa garaiak» «Aspaldiko urteetan ereindakoa hazten hasi da» nabarmendu zuen ezker abertzaleko hautetsiak. Izan ere, Euskal Herrian «aldaketa garaiak» bizi dituela agertu zuen. Era berean, taldeak, eragileak eta norbanakoak«gatazka politiko armatua behin batirako gainditu eta eskubide zibiletan eta [...]

Bihar eta etzi egingo da haien aurkako epaiketa; bihar manifestazioa izango da «eskubide zibilen alde»

Joseba Permach, Arnaldo Otegi eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideen aurkako epaiketa hasiko dute bihar Espainiako Auzitegi Nazionalean. Horren aurrean, hainbat herritarrek babesa agertu zieten atzo egindako agerraldian. Era berean, epaiketaren aurrean duten iritzia plazaratu zuten.
Ezker abertzaleko hautetsi Irati Altzibarrek epaiketak 2004ko azaroaren 14an duela abiapuntua azaldu zuen: «Igande arratsalde hartan, 15.000 lagunen aurrean proposamen bat plazaratu zuen ezker abertzaleak Donostian, Arnaldo Otegiren eskutik». Anoetako proposamena deritzona zen honakoa eta bere funtsa «Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari irtenbide politikoa eta osoa ematean datza».
«Metodologia erabilgarria» zuela-eta, Loiolako negoziazio prozesuan ere erabili zutela nabarmendu zuen. Hori dela eta, «Espainiak Euskal Herriarekin bizi duen gatazka politikoaren amaierari beldurra» diola argi uzten duela gehitu zuen Altzibarrek: «Beldurra dauka; izan ere, Espainiako gobernua oso eroso dago bake proposamenei epaiketekin, atxiloketekin, torturekin eta espetxe zigorrekin erantzunez».
Ildo horretatik, «ahulezia» agerian utzi duela zioen: «Hau da, Euskal Herriarentzat proposamenik ez izatearena».
«Aldaketa garaiak»
«Aspaldiko urteetan ereindakoa hazten hasi da» nabarmendu zuen ezker abertzaleko hautetsiak. Izan ere, Euskal Herrian «aldaketa garaiak» bizi dituela agertu zuen. Era berean, taldeak, eragileak eta norbanakoak«gatazka politiko armatua behin batirako gainditu eta eskubide zibiletan eta politikoetan oinarritutako bidea irekitzearren lanean» dabiltzala azaldu zuen.
Ezker abertzaleak bere «gatazka gainditzeko lanean jarduteko» konpromisoa berretsi zuen. «Beraz, epaiketa politikoak, atxiloketak, espetxe zigorrak eta jazarpen poliziala izaraga izango den egoera berri bat eraikitzeko» dei egin zieten herritarrei. Hala, bihar manifestaldia egingo dute udaletxe plazatik abiatuta, 20:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide