Forum Azkoitia “gizartean dauden gaiak modu lasaiean hausnartzeko” gune bihurtu nahi du Azkoitiko Udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sortu berri du egitasmoa, eta lehenengo jardunaldiak egingo dituzte ostegunean eta ostiralean, Elkargunean.
Jardunaldiak lanaren eta familiaren kontziliazioaren ingurukoak izango dira, eta bertan elkartuko dira, besteak beste, Javier Elzo soziologoa, Iñigo Lamarka Arartekoa eta Jose Ramon Guridi ahalduna, erakundeetako ordezkariekin, inguruko enpresetako kideekin eta hezkuntza adituekin batera.
“Familia eredu guztietan” kontziliazioak garrantzia handia duela nabarmendu du Asier Aranbarri Azkoitiko alkateak. Halaber, uztartze honetan emakumeak “zailtasun” handiagoak dituela jakinarazi du, famliaren alde bera “sakrifikatu” ohi delako.
Honen ustez familia kontziliazioak «berebiziko garrantzia du familia eredu guztietan». Horregatik, jardunaldietan ateratzen dituzten ondorioak Aldundira eramateko asmoa dute, haiek ondoren erabakiak hartu ditzaten.
Jardunaldietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, 943 85 71 76 telefonora deituz edota harremanak@azkoitikoudala.com helbidera idatziz.