TKEk Euskotren Ligako garailearen inguruan sortutako eztabaidan erabakia hartu du, eta bi aldeen adiskidetze-egintza aintzat hartuta, 2010 denboraldiko Euskotren Liga Galiziarentzat eta Gipuzkoarentzat bientzat izango da. TKE elkarteak bi kirol talde horiek eta bi klubetako arraunlariak zoriondu nahi ditu, lehiaketako emaitza estuagatik eta bi aldeek izan duten eskuzabaltasun handiagatik. Elkartea ziur dago eskuzabaltasun horrek, eta bi aldeek irtenbidea bilatzeko erakutsitako borondateak “lehiaketa bera hobetuko” dutela. Hurrengo egunetan Galiziako taldeari dagozkion trofeoak emateko data erabakiko dute, haiek ere bere garaian Gipuzkoako kideek jaso zuten sari bera jaso dezaten.