Baranda eta 15 metro espaloi eraman ditu itsasoak

Getariako Hitza 2010eko azaroaren 9a

Aurreikuspenak bete dira, eta olatuak gogor ari da jotzen kostaldean. Zarautz eta Getaria arteko itsas pasealekuan eragin ditu jada kalteak: hogei metro baranda eta hamabost metro zoru eraman ditu itsasoak. Zati horretan oinezkoek errepidera egin beha...

Aurreikuspenak bete dira, eta olatuak gogor ari da jotzen kostaldean. Zarautz eta Getaria arteko itsas pasealekuan eragin ditu jada kalteak: hogei metro baranda eta hamabost metro zoru eraman ditu itsasoak. Zati horretan oinezkoek errepidera egin behar dute salto, beraz. Segurtasun zerbitzuek ohartarazi dute arriskutsua izan daitekeela bertatik ibiltzea, eta aukera hori ekiditeko eskatu dute.

Bart goizaldeko haize boladak eta marea gora dira direla Zarautz eta Zumaia arteko kostako errepidea N-634a itxi egin behar izan dute ibilgailuentzat arriskutsua zegoelako. Goizean zehar errepidea berriz irekiko dutela azaldu dute Herrizaingo Sailetik; goizaldean luiziak izan dira eta argitu denetik errepidea garbitzen ari dira langileak, lanak bukatutakoan irekiko dute berriz errepidea.

Dena dela, 18:00etan marea gora izango da berriz eta 16:00etatik 20:00etara errepidea berriz ixteko asmoa dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide