Dantza afrogaraikide ikastaroa emango dute hilaren 20an Alima Dantza Gunean

Olatz Prat 2010eko azaroaren 8a

Azaroaren 20an, larubatean, dantza afrogaraikide ikastaroa eskainiko dute Alima Dantza Gunean. Arantza Iglesias dantzariak emango du ikastaroa 11:00etatik 20:00etara, eta 38 euro kostako da. Sei orduko ikastaro honek bi zati izango ditu. Goizean 11:00e...

Azaroaren 20an, larubatean, dantza afrogaraikide ikastaroa eskainiko dute Alima Dantza Gunean. Arantza Iglesias dantzariak emango du ikastaroa 11:00etatik 20:00etara, eta 38 euro kostako da. Sei orduko ikastaro honek bi zati izango ditu. Goizean 11:00etatik 14:00etara, dantza afrogaraikideko teknika landuko da. Arratsaldean 17:00etatik 20:00etara berriz, inprobisazioa eta konposizioa landuko dira goizeko lana aprobetxatuz. Izena emateko bideak hauek dira: eposta: contacto@alimadanza.com edo 670 04 00 86 (Arantza) telefonoa.

Alima Dantza Guneko dantzariak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide