Herriko hainbat eragilek eta ordezkarik Zarautz Zero Zaborren aldeko dokumentua sinatu dute

Zarauzko Hitza 2010eko azaroaren 8a

Zarautz Zero Zabor taldearen ekimenez, Zarauzko hainbat alderdi politikotako ordezkarik, eragilek eta ekologiaren aldeko taldeko kidek gaikako hondakinen bilketa eta hondakin organikoekin konposta egitea bultzatzeko dokumentua sinatu du. Sinadurak Zarauzko Kirol Elkartearen egoitzan jaso zituzten ostiralean, eta bertan izan ziren Eusko Alkartasunako, Ezker Batua-Aralarreko, ezker abertzaleko, ELAko, LABeko, CCOOko, Greenpeaceko, Gipuzkoa Zero Zarborreko, Ekologistak Martxaneko, Arkamurka Natur Taldeko, Pagoeta Mendizale Elkarteko eta Uztaro kooperatibako ordezkariak. Hala, dokumentua sinatzearekin batera, hondakinen egungo kudeaketa aldatu behar dela nabarmendu zuten ordezkariek. Bertaratu zirenek zaborraren kudeaketa eredua aukeratzekorakoan osasuna lehenetsiko dutela zehaztu zuten, eta ingurumeneko faktoreak eta faktore ekonomikoak kontuan hartu. Modu horretan, sinatzaileek Gipuzkoako Foru Aldundiari errauste plantaren proiektua sei urtez atzeratzeko eskatu zioten. Era berean, Zarauzko Udalari Zero Zabor programa abiatzeko proposatu zioten. Hala, Urtetako zabortegia ixteko eskatu zuten, “lege eta zuzentarauetan adierazita dagoen moduan”. Bien bitartean, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak zero waste programa ezarri beharko lukeela berretsi zuten bertaratu zirenek, eta modu horretan, herri bakoitzean gaikako bilketa eta konposta uztartu. Birziklatzea ezinbestekoa Saioaren hasieran dokumentua irakurri zuten, eta gerora sinaketari ekin zioten. Zarautz Zero Zabor taldeko Ekai Txapartegik birziklatzea “ezinbestekoa” dela nabarmendu zuen: “Herritarren gehiengoa birziklapenaren alde dago, eta erraustegiaren kontra. Hori kontuan izan beharreko datua da”. Hori dela eta, dokumentuan adierazten [...]

Zarautz Zero Zabor taldearen ekimenez, Zarauzko hainbat alderdi politikotako ordezkarik, eragilek eta ekologiaren aldeko taldeko kidek gaikako hondakinen bilketa eta hondakin organikoekin konposta egitea bultzatzeko dokumentua sinatu du. Sinadurak Zarauzko Kirol Elkartearen egoitzan jaso zituzten ostiralean, eta bertan izan ziren Eusko Alkartasunako, Ezker Batua-Aralarreko, ezker abertzaleko, ELAko, LABeko, CCOOko, Greenpeaceko, Gipuzkoa Zero Zarborreko, Ekologistak Martxaneko, Arkamurka Natur Taldeko, Pagoeta Mendizale Elkarteko eta Uztaro kooperatibako ordezkariak.

Hala, dokumentua sinatzearekin batera, hondakinen egungo kudeaketa aldatu behar dela nabarmendu zuten ordezkariek. Bertaratu zirenek zaborraren kudeaketa eredua aukeratzekorakoan osasuna lehenetsiko dutela zehaztu zuten, eta ingurumeneko faktoreak eta faktore ekonomikoak kontuan hartu.

Modu horretan, sinatzaileek Gipuzkoako Foru Aldundiari errauste plantaren proiektua sei urtez atzeratzeko eskatu zioten. Era berean, Zarauzko Udalari Zero Zabor programa abiatzeko proposatu zioten. Hala, Urtetako zabortegia ixteko eskatu zuten, “lege eta zuzentarauetan adierazita dagoen moduan”.

Bien bitartean, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak zero waste programa ezarri beharko lukeela berretsi zuten bertaratu zirenek, eta modu horretan, herri bakoitzean gaikako bilketa eta konposta uztartu.

Birziklatzea ezinbestekoa

Saioaren hasieran dokumentua irakurri zuten, eta gerora sinaketari ekin zioten. Zarautz Zero Zabor taldeko Ekai Txapartegik birziklatzea “ezinbestekoa” dela nabarmendu zuen: “Herritarren gehiengoa birziklapenaren alde dago, eta erraustegiaren kontra. Hori kontuan izan beharreko datua da”. Hori dela eta, dokumentuan adierazten den moduan, hondakin organikoen bilketa areagotzeko kudeaketa sistemen aldeko apustua egin beharra dagoela adierazi zuen. Hala, atez ateko bilketaren alde agertu zen: “Usurbilgo atez ateko bilketa sistema begi onez ikusten dugu, besteak beste eraginkorra delako, emaitzak berehalakoak direlako eta lanpostuak sortzen dituelako”.

Ildo horretatik, hondakinak erretzea ekidin beharra dagoela azaldu zuen: “Alternatiba erreal hobeak badaude, osasuna mehatxatzen ez dutenak, iraunkorragoak direnak eta bideragarritasuna erakutsi dutenak”.

Arkamurka Natur Taldeko Asier Aldalurrek bat egin zuen Txapartegirekin. Haren esanetan, errauskailuak birziklapena,hondakinak gutxitzea eta berrerabilpena “oztopatzen” ditu. “Horretaz gain, kostu ekonomiko izugarria du, eta ingurugiroa kutsatu eta herritarren osasuna kaltetzen du”, gehitu zuen Aldalurrek.

Ezker Batuako zinegotzi Ubaldo Ortiz gustura agertu zen sinaketarekin: “Zarautzen ere bada hondakinen kudeaketaren inguruko eztabaida, eta horretaz harro nago; izan ere, gertutik eragiten digun zerbait da, Zubieta hamar kilometrora baitugu”.

Usurbilgo Itunarekin bat

Dokumentua sinatu zutenek bat egin zuten Usurbilgo Itunarekin: “Zarautzen ere hondakinen kudeaketak itunean aipatzen diren ardatzetan oinarritua izan behar duela pentsatzen dugu”. Ezker abertzaleko kide Irati Altzibarrek Usurbilgo Itunarekin bat egitea “beharrezkoa” dela gehitu zuen: “Usurbilgo Itunarekin bat egitea etorkizunaren alde apustu egitea da. Horrek herritarrengan konfiantza izatea adierazten du: gizakia da teknologia aurreratuena eta inteligenteena. Hori dela eta, ez ditu hondakinak erretzen, birziklatu baizik”. Era berean, Imanol Lasari “herritarren eskaerari atzea ez emateko” adierazi zion Altzibarrek: “Lasak argazki hau ikusi beharko luke. Geroz eta jende gutxiagok babesten du errauskailua. Hori dela eta, herritarren eskaerari atzea ez emateko eskatzen diot, eta hondakinen kudeaketari irtenbidea aurkitzeko bidean gaudenon lana ez sabotatzeko”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide