Joseba Permach epaituko dute ostegunean Espainiako Auzitegi Nazionalean

Zarauzko Hitza 2010eko azaroaren 8a

Joseba Permach, Arnaldo Otegi eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideen aurkako epaiketa hasiko dute ostegunean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Horren harira, Permachek gaur adierazi du halako epaiketek ez dutela “ezker abertzalearen apustu es...

Joseba Permach, Arnaldo Otegi eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideen aurkako epaiketa hasiko dute ostegunean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Horren harira, Permachek gaur adierazi du halako epaiketek ez dutela “ezker abertzalearen apustu estrukturala aldatuko”. 2004ko azaroaren 14an Donostiako Anoeta Belodromoan Batasunaren izenean egindako bake proposamenean “terrorismoa” gorestea, desobedentzia, bilkura ilegalean parte hartzea eta badaezpadako neurriak haustea egozten dizkiete hiru auzipetuei. Fiskalak hemezortzina hilabeteko kartzela eskatzen du eta hamabina urteko inhabilitazioa. Ermuko Foroak, berriz, bosna urteko kartzela eta hogeina urteko inhabilitazioa.

Permachek azaldu du adierazpen hura berresten dutela, baita Gernikako Akordioa ere. “Negoziazio prozesu baten bidez bake justu eta iraunkorra lortzea da ezker abertzalearen helburua”.

Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak defentsaren lekuko gisa deklaratuko du epaiketan. Lehengo ostiralean Goirizelaiarekin bilera egin zuen Donostiako hotel batean, baina abokatuak argitu du ez ziola esan zer deklaratu behar duen eta zer ez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide