Mendi Astea hasiko du bihar Agirok

Zestoako Hitza 2010eko azaroaren 8a

Bihar, azaroak 9, hasi eta igandera bitartean Mendi Astea izango da Zestoan, Agiro Mendi Taldeak antolatuta, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Asteartean, asteazkenean eta ostegunean hitzaldiak eta ikusentzunezkoak izango dira, 20:30ean, Kultur Etxeko z...

Bihar, azaroak 9, hasi eta igandera bitartean Mendi Astea izango da Zestoan, Agiro Mendi Taldeak antolatuta, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Asteartean, asteazkenean eta ostegunean hitzaldiak eta ikusentzunezkoak izango dira, 20:30ean, Kultur Etxeko zine aretoan. Asteartean, Jon Segurolako Fiz Roy espedizioko bideoa emango du. Asteazkenean, Hur Lertxundik istripuei nola aurre egin, elikaduraz eta entrenamenduez hitzaldia emango du. Ostegunean, Everestetik itzuli berria den Alberto Zerainek Kangchenjunga mendira egindako espedizioaz jardungo du. Mendi Asteari bukaera emateko, igandean, azaroak 14, haurrentzako goiz ibilaldia antolatu dute, 09:00tan Gurutzetik irtenda; Aizarna-Munoaundi- auzo gaina-Zestoa itzulia egingo dute.

Mendiko federatu txartela ateratzeko

Bestetik, datorren urterako mendiko federatu txartela atera nahi dutenek txartela ateratzeko bete beharreko orriak Kultur Etxeko aretoan edo Kiroldegian izango dituzte. Agirokoek azaldu dutenez, orriak beteta itzultzeko azken eguna hilaren 26a da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide