Deskalabru baten kronika

Baleike 2010eko azaroaren 7a

Beste askotan bezala, larunbatean ere taldekoak goizean goiz elkartu eta haitzetara joan ginen, Algorritik Baratzazarraurre artean dagoen harrizko zabalgune ederra bisitatzera. Itsasertzera hurbiltzea eta bertako paisaia ederraz gozatzea gure gustuko p...

Beste askotan bezala, larunbatean ere taldekoak goizean goiz elkartu eta haitzetara joan ginen, Algorritik Baratzazarraurre artean dagoen harrizko zabalgune ederra bisitatzera. Itsasertzera hurbiltzea eta bertako paisaia ederraz gozatzea gure gustuko planak dira, bai, baina, beste behin ere, eguneko zeregina oso bestelakoa genuen. Oraingo honetan, putzu eta arroketan ostadar koloreen bila ibili ginen goiz guztia eta, ikusi nahi ez bagenitu ere, Pikoteazpitik aurrera erruz ikusi genituen Motxo itsasontzitik ihesitako gasolio orbanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide