lehen gauza denetarako.
Azterketetan laguntza zinen
gehien bat lenguajerako.
Eskerrak eman nahi nizkizuke
anai ona zarelako,
ez horregatik bakarrik, baizik,
maitatzen zaitudalako.
Beti izan gara, izango gara
ta ezingo da desegin.
Famili honek urte askotan
segiko du berdin-berdin.
Ez ditut ahazten nigatik egin
dituzun mila ahalegin
zu egon lasai, gu betirako
gaude eta elkarrekin.
Doinua: O baserritxo!
Iosu Lizeaga