Astelehenean Berdura Plazako lanak abiatuko dituzte

Getariako Hitza 2010eko azaroaren 6a

Astelehenetik aurrera Getariako Berdura Plaza ixteko lanak abiatuko dituztela azaldu zuen atzo Getariako alkate Andoni Aristik prentsaurrekoan. Udalaren asmoa plaza ate batzuen bidez plaza ixtea da, modu horretan nahi dutenean gune irekia eta behar du...

Astelehenetik aurrera Getariako Berdura Plaza ixteko lanak abiatuko dituztela azaldu zuen atzo Getariako alkate Andoni Aristik prentsaurrekoan. Udalaren asmoa plaza ate batzuen bidez plaza ixtea da, modu horretan nahi dutenean gune irekia eta behar dutenean eremu itxia izango da Berdura Plaza. Erakusketaren bat edo ekimen bereziren bat egin nahi dutenean ateak ireki egingo dituzte eta gainontzean itxita izango dira. Izan ere, orain arte eguraldi txarra egiten zuenean gune hezea eta hotza zen Berdura Plaza; hemenik aurrera berriz, getariarrek bertan lasai-lasai berriketan hotzik pasa gabe egoteko aukera izango dute. Besteak beste, astelehenetik aurrera Berdura Plazako sabaia jaitsiko dute, lurra aldatuko dute eta berogailua ere jarriko dute. Horretaz gain, gaur egun dagoen igogailua aldatu eta igogailu berria jarriko dutela ere azaldu zuen Aristik.

Duela bi urtetik izan du Udalak Berdura Plaza zaharberritzeko asmoa, baina arazo ekonomikoak direla-eta ezin izan dute lehenago hasi. 2010eko aurrekontuetan ordea horretarako partida bat jaso zuten eta astelehenean bertan hasiko dira lanekin. Berdura Plazako zaharberritze lana Trati enpresak egingo du eta 50.000 euroko kostua izango du. Igogailu berriak, berriz, 36.000 kostatuko zaio Getariako Udalari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide