Asteazkenea abiatuko dituzte San Martin Jaiak Getariako Askizu auzoan. Festa batzordeak hurrengo egitaraua prestatu du datozen egunetarako.
Azaroaren 10a, asteazkena
- 21:00etatik aurrera Mus Txapelketa jokatuko dute.
Azaroaren 11, osteguna
- 11:00etan mesa nagusia hasiko da.
- Ondoren, ahari jokoa ikusteko aukera izango dute Askizun biltzen direnek. Lopetegi ahizpek alaituko dute giroa euren trikiti hotsarekin.
- Gauean Obaneuke taldearen eskutik erromeria izango da.
Azaroaren 12a, ostirala
- Asteburua festa giroan hasteko Obaneuke taldearen eskutik erromeria izango da gauean.
Azaroaren 13a, larunbata
- 21:00etatik aurrera bailarako ezkonduek eta bikoteek afaria egingo dute.
- Afalondorako Lasa eta Narbaizar trikitilariek girotutako erromeria antolatu dute.
Azaroaren 14a, igandea
- 11:00etan mesa nagusia izango da.
- Ondoren, herri kirol jaialdia ikusteko aukera izango dute Askizura hurbiltzen direnek. Perurena aita-semeak arituko dira harria jasotzen; Manolo Cañamares eta Julen Cañamares aizkolariek 6 metroko enborra moztuko dute.
- Jarraian, Gorriti eta bere animaliekin hitzordu alaia pasatzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.
- Goizetik eguerdi partera arte Aratz eta Erlantz trikitilariek giroa alaituko dute.
Azaroaren 20a, larunbata
-21:00etan Gazteen Afaria hasiko da. Izer eta Alabier trikitilariekin dantza egiteko aukera izango dute afarian biltzen diren gazteek.
Bikoteen Afarian edota Gazteen Afarian parte hartu nahi dutenek 943-140267 edo 943-140469 telefono zenbakira hots egin beharko dute izena emateko. Azaroaren 10a da Bikoteen Afarian izena emateko azken eguna. Gazteen Afarian inskribatzeko epea berriz, azaroaren 17a amaituko da.