Jendetza bildu da Kultur Taldeen Egunean

Zestoako Hitza 2010eko azaroaren 6a

Gaur goizean zehar Zestoako kultur taldeek euren jarduerak ezagutzera eman dituzte Zestoako plazan Kultur Taldeen Egunean. Goizeko 11:00etatik herritar ugari bildu da plaza inguruan kultur eragileek urtean zehar egiten dutena ezagutzeko asmoz eta hain...

Gaur goizean zehar Zestoako kultur taldeek euren jarduerak ezagutzera eman dituzte Zestoako plazan Kultur Taldeen Egunean. Goizeko 11:00etatik herritar ugari bildu da plaza inguruan kultur eragileek urtean zehar egiten dutena ezagutzeko asmoz eta hainbat elkartek eman dituzten ikastaroetan parte hartzera ere animatu dira zestoarrak. Besteak beste, gustura jardun dira gazteak txalaparta jotzen ikasten; haurrek dantza egin eta abesteko aukera izan dute eta asko izan dira dantza taldeak jarritako postura abarkak nola lotzen diren edota buruko zapia nola jazten den ikastera hurbildu direnak ere.

Ekimenarekin Zestoako kultur eragileek euren jarduerak herritarren artean ezagutzera eman nahi izan dituzte, modu horretan herritar sentimendua eta herriarekiko konpromisoa garatzen laguntzeko. Gainera, urtean zehar egiten duten lana ezagutarazita taldeetara jende berria erakartzeko ere balioko dietela uste dute herriko kultur eragileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide