Erabaki ofizialik ez dago, baina gaur itsasontzia harraldetik ateratzeko ahaleginik ere ez dute egingo. Salbamendu taldeko kideek Motxo hustutzen eman dute goiza, eta Aldundiko langileak berriz sarea harraldetik ateratzen saiatu dira. Atoiontzia eta Motxo sokaz lotzeko saiorik ez, beraz. Kontuan hartuta bihartik aurrera eguraldiak eta itsasoak okerrera egingo dutela nabarmen, garbi dago Motxo harraldetik ateratzeko aukera baztertu egin dutela. Bestalde, ia erregai guztia isuri du eta inguruko putzuak kutsatuta daude.