Zestoako Musika Bandak mendea bete du aurten, eta hori ospatzeko ekitaldien baitan santazeziliatarako kontzertu berezia prestatu nahi dute.
Emanaldi horretan parte hartzera animatu dituzte inoiz Zestoako Musika Bandan musikari aritu diren guztiak. «Bandan partaide izan ziren guztiei atea ireki nahi diegu eta antolatu nahi dugun kontzertuan parte hartzera animatu nahi ditugu», azaldu dute Musika Bandakoek.
Kontzertua prestatzeko entsegu egunak noiz izango diren ere zehaztu dute: lehenengo saioa azaroaren 10ean egingo dute, eta bigarrena azaroaren 17an. «Jendea animatu nahi dugu berriro instrumentua hartzera», diote.