‘Piano bat bertsotan’ saioan musika eta hitza uztartuko dituzte

Zestoako Hitza 2010eko azaroaren 5a

Jagoba Astiazaran piano-jotzaile zestoarrak eta Ainhoa Ansa gitarra-jotzaile eta abeslariak, eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak Piano bat bertsotan saioa egingo dute gaur Zestoako udaletxe azpian. Danbolin herri aldizkariak antolatu du ekitaldia, eta...

Jagoba Astiazaran piano-jotzaile zestoarrak eta Ainhoa Ansa gitarra-jotzaile eta abeslariak, eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak Piano bat bertsotan saioa egingo dute gaur Zestoako udaletxe azpian. Danbolin herri aldizkariak antolatu du ekitaldia, eta 22:00etan eskainiko dute, aldizkariaren urtemugako ospakizunen baitan.

Bat-bateko jardunean oinarritutako emanaldia da Piano bat bertsotan. Izan ere, momentuan bertan publikoak aginduko die zer jo eta zer abestu behar duten. Beraz, ekitaldira joaten direnak izango dira gai-jartzaileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide