Zarauzko Udalak kartel andana jarri du herriko berdeguneetan, txakur jabeei animalien kaka jaso behar dutela gogorarazteko. “Zakurra zurea bada, zergatik, orduan, kaka guztiona?”, dio kartelak. Guztira 60 kartel egin ditu Udalak, hasiera batean alde zaharraren inguruko hainbat puntutan kokatzeko; hots, Arrosategian, Dorre Luzean, Santa Klaran, Geltokin, Gaztainpen eta Lapurdin. Txakur kakak topatzea ohikoa den tokietan kokatuko ditugu lehenbizi. “Txakur kakak jaso egin behar direla gogorarazten dute kartelek, kaleak, parkeak eta hondartza ez zikintzeko, eta herritarrentzako arrisku egoerak izan daitezkeenak ekiditeko, bai osasunari lotutakok, bai fisikoak; txakur kaka zapalduta, irrist egin eta eror daitezkeelako”. Jon Urien Zarauzko alkateak eta Alejandro Vazquez Ingurumen zinegotziak aurkeztu dute ekimena.