Motxo arrantzontzia: bigarren eguneko argazkiak

Baleike 2010eko azaroaren 5a

 

Motxo arrantzontzia eta atoi-ontzia sokarekin elkar lotuta. Argazkia: Gorka Zabaleta

 

Gaur goizean Motxo arrantzontzia eta atoi-ontzia sokaz lotzea izan da erreskate taldearen zeregin nagusia. Horretarako, lurretatik zein uretatik egin dute lan,...

 

motxo-8
Motxo arrantzontzia eta atoi-ontzia sokarekin elkar lotuta. Argazkia: Gorka Zabaleta

 

Gaur goizean Motxo arrantzontzia eta atoi-ontzia sokaz lotzea izan da erreskate taldearen zeregin nagusia. Horretarako, lurretatik zein uretatik egin dute lan, ur-moto baten laguntzarekin. Azkenean, eguerdi partean lortu dute soka arrantzontziraino ekartzea. Itsasoa gora etorri denean, baina irauli egin da eta ezin izan dute harraldetik atera. Hemen dituzue argazkiak. Arnaitz Rubio Apreak arratsaldean egin dituen argazkiak gehitu dizkiogu bildumari.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide