Hemen dira Anibarko Portuko jaiak. Urtero bezala, sanjoanen aurreko asteburuan izango dira festak, ekainaren 19an, ostiralarekin, eta ekainaren 20an, larunbatarekin.
Beste urteetan 3x3 futbol txapelketarekin abiatu izan dituzte jaiak, baina aurtengoan ez da kirol lehiarik izango. Horren ordez, trikipoteoa egongo da Alaitz eta Ander trikitilariekin, eta horrekin batera, Kaiua tabernan urdaiazpiko moztailea ariko da urdaiazpiko moztu berria eskaintzen, 19:30etik 21:30era. Urdaiazpiko platera sei euroan eskainiko dute.
Larunbatean, berriz, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute auzotarrek zein herrigunetik bertaratzen direnek. Ohiko ekintzak prestatu dituzte aurtengorako ere. Hori bai, iluntzean kontzertua egongo da aurten, Hillbilly Jokers taldearen eskutik.
Egitaraua
Ekainak 19, ostirala:
- 19:30. Trikipoteoa Alaitz eta Ander trikitilariekin, eta Kaiua tabernan urdaiazpiko moztailea.
Ekainak 20, larunbata:
- 11:00. Puzgarriak eta apar festa.
- 11:30. Jubilatuen hamaiketakoa Kaiua tabernan.
- 12:30. Sardina jana eta sagardoa txotxetik herriko trikitilariekin.
- 13:30. Tortilla patata lehiaketa eta dastaketa.
- 14:30. Lagun arteko bazkaria. Parrilla egongo da, eta nork bere bazkaria eraman beharko du.
- 16:30. Haur jolasak, puzgarriak eta txokolate jana.
- 19:00. Hillbilly Jokers taldearen kontzertua, "lagun bereziekin".
- 21:30. Lagun arteko afaria. Parrilla egongo da eta nork bere janaria eraman beharko du.
- 22:30. Marek DJaren emanaldia.