Orio Arraunketa Elkarteak antolatuta, aulki mugikorra probatzeko aukera izango dute beteranoek hilabete honetan. Saioak ekainak 9, 12, 16, 19, 23 eta 26 egunetan eskainiko dituzte, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.
Parte hartzeko edota informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek 647 642 121 zenbakira deitu dezakete.