Urtarriletik, dozenaka herritar elkartu da astero-astero Orioko osasun zentroaren atarian, osasun zerbitzu hobea eskatzeko: mediku gehiago egotea, itxaronaldien denbora murriztea eta eraikina zaharberritzea nahi dute.
Hamar-hamabost minutuko elkarretaratze isilak egin dituzte ostegunero 12:00etan, baina uda datorrela eta, etenaldia egitea erabaki dute. Hori bai, esan dute irailean, Kontxako estropadak pasa eta gero, berriz hasiko direla protestak egiten, eta ez dutela etsiko beren aldarriek erantzuna izan arte.