Oria Bizik arrauna probatzeko ate irekiak antolatu ditu emakumeentzako

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 2a

Emakume bat arrauna probatzen, Oria Bizi elkartearen ate irekietan. (Arnaitz Rubio Aprea)

Aisialdiko eta ongizaterako arrauna sustatzen duen elkarteak ekainaren 20an eskainiko ditu ate irekiak, eta parte hartu nahi duten emakumeek izena aurrez eman beharko dute.

Oria Bizi elkarteak emakumeentzako ate irekiak antolatu ditu, "aisialdiko eta ongizaterako arrauna" probatzeko. Hain justu, ekainaren 20an jarri dute hitzordua, eta guztira hiru txanda eskainiko dituzte: 09:00etan, 10:00etan eta 11:00etan.

Elkarteko kideek jakinarazi dute txanda bakoitzean gehienez hamar pertsona hartuko dituztela, eta 18 urtetik hasita, adin mugarik ez dagoela beraiekin uretaratzeko.

Parte hartu nahi duenak, hori bai, izena aurrez eman beharko du oriabizi2022@gmail.com helbide elektronikora idatzita, edo telefonoz, 722 20 18 44 zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide