Libe Arruabarrena eskubaloi jokalari oriotarrak Munduko Txapelketa jokatuko du ekainaren amaieran, Txinan. Jubenilen Espainiako selekzioak deitu du Arruabarrena, eta bihar bertan hasiko dira lehiaketarako entrenatzen, Elxen (Herrialde Katalanak). Ekainaren 9ra arte egongo dira han, eta jarraian, 4 Nazio txapelketa jokatuko dute Alemanian, ekainaren 9tik 13ra.
Ekainaren 18an berriz elkartuko dira selekzioko jokalariak Munduko Txapelketa prestatzen jarraitzeko. Ekainaren 25etik uztailaren 5era iraungo du horrek, esan bezala, Txinan.
Aurreko urteetan ere deitu dute Arruabarrena selekzio horretara; iaz, esaterako, Europako Txapelketa jokatu zuten, eta Munduko Txapelketan ere parte hartutakoa da oriotarra.
Beti Onak talde nafarrean jokatzen du gaur egun, eta beste urtebetez berritu du kontratua haiekin.