Astelehenetik aurrera herritik irteteko Txanka hondartzako bidea erabili beharko da

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 30a

Moilako lanak. (Onintza Lete Arrieta)

Moilan piloteak jartzen hasiko da Jaurlaritza gune hori indartzeko, eta trafikoan eragina izango du hiru bat astez. Horrekin batera, Kaia kaleko zabor gunea tokiz aldatuko dute, kamioia ezingo baita bertatik pasatu. 

Astelehenetik aurrera moilako errepidearen erraietako bat itxita egongo da ibilgailuentzat, eta ezingo da bide hori erabili herrigunetik irteteko; Txanka hondartzatik irten beharko dute herritik. Aurreikuspenen arabera, itxialdiak hiru asteko iraupena izango du, ekainaren 21era arte. Eusko Jaurlaritzaren Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak apirilean hasi zituen moila indartzeko lanak, eta astelehenean, ekainak 1, piloteak jartzen hasiko dira, egitura sendotzeko. 

Trafiko aldaketak zabor bilketan ere izango du eragina, izan ere, zabor kamioiak ezingo du Kaia kaleko zabor gunea bildu eta bertan itzulia egin. Hori dela eta, Kaia kaleko edukiontziak anbulatorio parera mugituko dira lanek irauten duten bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide