Azken txanpan sartu da Kukuarri Astea

Julene Sorarrain 2026ko maiatzaren 29a

Haurrek eta gaztetxoek slick line saioaz gozatu zuten atzo arratsaldean tirolinako parkean, alde batetik bestera saltoka. Asteburuan, berriz, Kukuarri Asteko azken jarduerak izango dira: haurrentzako eskalada saioa eskainiko dute eliza inguruan eta igandean, Kukuarri Eguna ospatuko dute. 

Kukuarri Asteko azken txanpa iritsi da. Atzo arratsaldean, haurrek eta gaztetxoek slick line saioaz gozatu zuten tirolinako parkean, alde batetik bestera saltoka. Asteburuan, berriz, egitarauko azken jarduerak eskainiko dituzte. 

Alde batetik, bihar, larunbata, eskalada saioa egingo dute eliza inguruan, eta gainera, tirolina jarriko dute elizatik Herriko Plazara. Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean izango dute gaztetxoek jarduera horietan pate hartzeko aukera.

Igandean, berriz, Kukuarri Eguna ospatuko dute. Goizean goiz joko dute diana: 09:00etan, Herriko Plazatik abiatuko dira Kukuarri puntara, eta behin tontorrera iritsita, elizkizuna, salda eta pintxoak izango dira herritarren eskura.

Argazkiak: Onintza Lete Arrieta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide