Larunbat honetan izango da Zaraguetako XV. Kros Txikia

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 20a

Kros Txikiko bi parte hartzaile, korrika bizian.

Ohi bezala, HH 2. mailatik hasi eta LH 6. mailara arteko haur eta gaztetxoek parte hartuko dute lasterketan. Izena emateko epea zabalik dago, eta larunbatean bertan ere aukera egongo da. Korrika egiten duten guztiek jasoko dute domina, baita hamaiketakoa ere. 

XV. Kros Txikia antolatu du Zaragueta Herri Eskolak larunbat honetarako. Ohi bezala, HH 2. mailatik LH 6. mailara arteko haurrek eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute, eta mailaz maila egingo dute korrika saioa, txikienetatik hasita. 10:00etan abiatuko dira horiek eskola inguruan. 100 metro egingo dituzte HH 2 eta HH 3koek; 150 metro HH 4 eta HH 5ekoek; bikoitza, 300 metro, LH 1 eta LH 2koek; eta horren bikoitza, 600 metro, LH 3 eta LH 4koek. Azkenik, kilometroa osatuko dute helduenek, hau da, LH 5 eta LH 6koek. 

Lasterketan parte hartzen duten guztiak jasoko dute domina, eta hamaiketakoa egongo da denentzat. 

Izena emateko epea zabalik dago, eta animatzen denak Zaraguetan bertan naiz kiroldegian eman dezake. Dena den, larunbat goizean bertan ere apuntatu ahalko da krosean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide