Gaur, maiatzaren 14a, 125 urte dira Orioko uretan azken balea harrapatu zutela, harrezkero horren ezagun egin den Orioko balea, hain zuzen. Herritarrek larunbatean, Balearen Egunean, ospatuko dute urteurren berezia, baina Gukak gaur gauean bertan balea hura arrantzatu zutenen senideekin hitz eginda osatu duen bideo erreportaje berezia argitaratuko du, bazkideentzat primizian. Dabilen harriari saioaren atal berezi bat izango da, eta 21:00etatik aurrera Gukaren bazkideentzat ikusgai izango da Guka.eus eta Orioguka.eus webguneetan.