Palestina-Orio taldeak eskerrak eman dizkie 'Genozidioa gelditu! Palestina askatu!' erakusketara gerturatu diren guztiei

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 8a

Zaragueta Herri Ikastolako eta Orioko Herri Ikastolako ikasleak, erakusketa aretoan. (Palestina-Orio)

Apirilaren 21etik 30era egon da erakusketa Kultur Etxeko aretoan ikusgai, eta herriko bi ikastetxeetako hainbat ikasle taldek bisitatu dute aretoa, baita palestinarren lekukotzak bertatik bertara jaso eta gaiari buruzko ikus-entzunezko bat ikusi ere. Antolatzaileak eskertuta daude bi ikastetxeei, gaiari egindako harrera onagatik. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide