Bost kilometroko ilarak eragiten ari da goizean AP-8an Orio parean izan den istripua

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 6a

Istripua izan den gunea.

Irungo noranzkoan izan da istripua, eta errei bat itxita dagoela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak. 

AP-8 autobidean, Orio parean, istripua izan da gaur goizean, 09:00 aldean, Irungo noranzkoan, eta auto ilarak eragiten ari da. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bost kilometroko ilarak eragin ditu istripuak. 

Oraingoz ez dute jakinarazi zauriturik badagoen, ezta horien egoera zein den ere. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide