Herritar talde bat lasterketa herrikoia antolatzen dabil sanpedroetarako

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 18a

Herritarrak plazan, iazko sanpedroetan. (Intza Trula)

Jarduera horren inguruko azalpenak emango dituzte apirilaren 21ean, asteartearekin, 19:00etan Kultur Etxean, eta herritarrak bertan parte hartzera animatu dituzte.

Sanpedroak gerturatzen ari dira, eta herritar talde batek lasterketa herrikoia antolatu du aurtengo jaietarako. Bertan, lau lagunez osatutako taldeek hartuko dute parte, eta 15 urtetik gorako herritarrei zuzenduta egongo da ekintza. 

Hala, jarduera horren inguruko xehetasunen berri emateko bilera bat egingo dute apirilaren 21ean, asteartearekin, 19:00etan Kultur Etxean, eta herritarrak bertan parte hartzera animatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide