Fede topaketa egingo dute igandean, Zazpigarren Kaleak antolatuta

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 24a

Udan egindako topaketa baten irudia. (Zazpigarren Kalea)

Zazpigarren Kalea Eliza Organikoak antolatu du saioa, eta "bizitza errealaz eta kostatzen zaigunaz" hitz egingo dute. Igande arratsaldean bilduko dira, 17:00etan, Herriko Plazan.

Zazpigarren Kalea Eliza Organikoak antolatuta, fede topaketa egingo dute asteburu honetan. Igande arratsaldean izango da saioa, hain zuzen, eta 17:00etan bilduko dira Herriko Plazan, topaketaren lekura elkarrekin joateko.

Jakinarazi dutenez, "bizitza errealaz" hitz egingo dute oraingoan, hau da, "bizi dugunaz, kostatzen zaigunaz eta guztiaren erdian zentzua aurkitzeko eraz", hain justu. Informazio gehiago eskuratzeko, 688 72 29 93 zenbakira idatzi daiteke. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide