Laida Urbitartek beste denboraldi baterako kontratua sinatu du Beti Onak taldearekin

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 15a

Laida Urbitarte. (Utzitakoa)

Eskubaloi jokalariak laugarren denboraldia egingo du Nafarroako taldearekin, eta "oso pozik" agertu da gorengo mailan dabilen klubean jarraitzeagatik. 

Laida Urbitarte eskubaloi jokalari oriotarrak beste denboraldi batez jarraituko du Beti Onak taldean. Hala jakinarazi zuen atzo Euskadi Irratiak. Laugarren urtea egingo du gorengo mailan dabilen talde nafarrean, eta jarraitzeko aukeragatik pozarren dagoela azaldu zion hedabide publikoari: "Ikasten jarraitzeko aukera zoragarria da, baita eskubaloiaz gozatzen jarraitzekoa ere, oso pozik nago". Taldeko jokalari gehienek segiko dute hurrengo denboraldian, eta hori albiste ona dela uste du oriotarrak.

Urbitarte ez ezik, Libe Arruabarrena eta Maialen Orbañanos oriotarrak ere Beti Onak taldean dabiltza. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide